HAE |
Aurreko asteburuko larunbatan Mutrikun “Gipuzkoako Trainerila Ligako” azken jardunaldia jokatu zen. Bertara Hondarribitarrak lehen postuan 4 puntuko aldearekin ailegatzen ziren. Estropada irabazi ondoren Liga irabazi zuten (San Juaneri 5 puntuko aldea aterata). Sailkapen orokorraren puntuaketa goian dezute. Igandean, Mutrikun ere, “Gipuzkoako Txapelketa” ospatu zen. Asteburua borobiltzeko Hondarribitarrak urrezko domina eta bandera eskuratu zuten. San Juan ontzia 6 segundutara eta Orio 9tara (denborak goian daude). Eskifaia: IÑAKI GONZALEZ, IÑIGO VERTIZ, ASIER PUERTAS, GARI URANGA, AGOITZ IRAZOKI, TXALO CARRION eta JOSEBA AMUNARRIZ patroia. (Taldearen argazki bat pasatzen dizuet). Aste buru honetan (maiatzak 24-25) Mutrikun ere “Euskadiko Trainerila Txapelketa” jokatuko da. Bermeok Bizkaian irabazi zuen. Zierbena bigarren eta Kaiku hirugarren. Estropada honekin trainerila kanpaina bukatutzat emango da. Hurrengo estropadak: maiatzak 31, Mutrikun, traineruko lehen estropada |
Garaipena Gipuzkoako trainerilla ligan
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario