Garaipena Gipuzkoako trainerilla ligan

HAE
gipuzkoa trainerillak 2014


Aurreko asteburuko larunbatan Mutrikun “Gipuzkoako Trainerila Ligako” azken jardunaldia jokatu zen. Bertara Hondarribitarrak lehen postuan 4 puntuko aldearekin ailegatzen ziren. Estropada irabazi ondoren Liga irabazi zuten (San Juaneri 5 puntuko aldea aterata). Sailkapen orokorraren puntuaketa goian dezute.
Igandean, Mutrikun ere, “Gipuzkoako Txapelketa” ospatu zen. Asteburua borobiltzeko Hondarribitarrak urrezko domina eta bandera eskuratu zuten. San Juan ontzia 6 segundutara eta Orio 9tara (denborak goian daude).

Eskifaia: IÑAKI GONZALEZ, IÑIGO VERTIZ, ASIER PUERTAS, GARI URANGA, AGOITZ IRAZOKI, TXALO CARRION eta JOSEBA AMUNARRIZ patroia. (Taldearen argazki bat pasatzen dizuet).

Aste buru honetan (maiatzak 24-25) Mutrikun ere “Euskadiko Trainerila Txapelketa” jokatuko da. Bermeok Bizkaian irabazi zuen. Zierbena bigarren eta Kaiku hirugarren.

Estropada honekin trainerila kanpaina bukatutzat emango da.

Hurrengo estropadak: maiatzak 31, Mutrikun, traineruko lehen estropada





Berri gehiago irakurri


No hay comentarios:

Publicar un comentario