EL AYUNTAMIENTO CONVOCA LAS AYUDAS PARA LAS ORGANIZACIONES NO GUBERNAMENTALES Y ASOCIACIONES

UDALAK GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDE ETA ELKARTEENTZAT LAGUNTZAK DEITU DITU

Argitalpen data: 2015/06/08



• Eskariak aurkezteko epea ekainaren 22an amaituko da eta denetara 133.441 euro dira Urtero bezala, Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak deitu ditu, 115.441 eurorekin; hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten elkarteentzat 18.000 euro banatuko dira, iaz baino 6.000 euro gehiago. “Bi atal desberdin daude. Alde batetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat diren laguntzak, eta bestetik gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten Elkarteentzat direnak” argitu du Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Pelaez zinegotziak esan duenez, “beste urte batez Hondarribiko Udalak bere diru sarreren %0’7 gobernuz kanpoko eta gizarte arloan zerikusia daukaten elkartei dirulaguntzak zabaldu die. Krisi egoeran momentu zailak bizitzen ari gara baina ez dugu ahaztu behar gu baino okerrago jende asko dagoela eta beste alde batetik ezeren truke besteentzako helburu miresgarri batean lan egiten dutenen alde egin behar dugu, ahal dugun laguntza eskainiaz”. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22an amaituko da, eta BAZen egin beharko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario